Non gauden

Larraulgo herria

Hiru unitate Gipuzkoaren bihotzean daude, Euskal Herrian, Larraulgo herri txikian. Harrizko Etxea herriaren sarreran dago; Agerre Berri landetxea eta Agerre Berri borda, berriz, herriaren erdigunetik 1,5 km gorago daude, Hernio mendi enblematikoaren magalean.

Lasaitasunaz gozatzeko leku aproposa, egunerokotasunetik urrun. Mendi-ibilbideengatik da ezaguna, eta horien artean Hernio mendirako igoera nabarmentzen da, bertatik, ordu eta erdiko mendi-ibilbide kalkulatzen da. Inguruan herri asko daude bisitatzeko, baita hiriak ere bertako eskaintza kultural eta gastronomikoaz gozatu ahal izateko.


Nola iritsi?

Larraul errepidez ondo konektatuta dago inguruko herriekin. N-I errepidetik azkar heltzen da Donostiatik (25 km) eta Tolosatik (15 km).

Larraulera iristeko, N-I errepidetik Villabonarantz jarraitu behar da, gero Asteasurantz, eta justu Asteasura iritsi baino lehen, errepidea ezkerretara hartu behar da Larraulera igotzeko (norabidea seinalatuta dago).

“Larraul” kartela pasa bezain laster, Harrizko Etxea lehenengo kalean eskuinetara dago. Agerre Berri landetxera eta bordara iristeko, errepide berari jarraitzen zaio, herritik igaro eta gero goraino eramaten duena.


Agerre Berri Landetxearen kokapena:

Agerre Berriko bordaren kokapena:

Harrizko Etxearen kokapena:


Hegazkinez

Bilboko aireportua Larrauldik 114 kilometrora dago, eta A-8 autobidetik iristen da. Aireportuak hegaldi nazionalak eta nazioartekoak eskaintzen ditu. Kontsultatu hemen webgunea.

Donostiako aireportua, gehienbat hegaldi nazionalak eskaintzen dituena, 31 kilometrora dago eta erraz iristen da errepidetik. Kontsultatu hemen webgunea.

Trenez

Gertuen dagoen tren geltokia Villabona-Zizurkilen dago, landetxetik 7 kilometrora. Aukera ezin hobea da inguruko herri eta hirietara bidaiatzeko, hala nola Tolosara eta Donostiara. Kontsultatu hemen ordutegia.

Autobusez

Autobusak Larraul inguruko herriekin (Asteasu, Zizurkil, Villabona eta Aduna) lotzen du. Villabona-Zizurkilgo tren geltokira iristeko aukera praktikoa da. Kontsultatu hemen ordutegiak.

Taxian

Ez duzu autoa hartu nahi? Ez kezkatu, taxi-zerbitzua dago zuk nahi duzun lekuraino eramateko. Kontsultatu hemen hurbilen duzun taxi zerbitzuaren webgunea.

© taximartinvillabona.com